XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


iker itzazue zoologikoak.
Egizue frantsesek egiten dutena:
Cherchez la femme!


Abiatzean ez zuen lorratzik utzi baina
ezagugarri batzu azalduko dizkizuet:
eguzkiaren aldean sortu zen eta argiak
mendetan pindaturiko kolorea du.
Orein sortu beharrean, andereen bi diti
eta bi izterrekin sortu zen,
eta halaere oreinaren begirada
garden galduarekin.


Larruaren kolorea eta begiena aski ez bada
beste xehetasun batzu:
eguzkien argia, lainoen hezea eta munduko
ezpainik ederrenak ditu.
Ene lagun zein etsaiok, esaiozue
datorrela bere musikarekin honuntz,
harrokeria guziak erantzi ditudala,
filosofiarik ere ez dudala.

K
alean ustekabean ikusiko duzuenok
esaiozue non bizi naizen,
datorrela ene alboan lo egitera
eta esnatzera.
Behin batean, laztandu nuelarik, haztarna
digitalak ohostu zizkidan.
Terrorista kaltegabeak taigabe oldartzen dituzuen
Estatuen seguritate indarrok,


bila ezazue neskato hori, ni ni gabe utzi ninduen,
munduaren ertzik goxoena da,
ez dakizue biluzten denean ze arriskua den
humanitatearentzat!